Oraingo honetan  Euskal Hezkuntza Sistemarako Irakurketa Estrategia berria ezagutzen ari da klaustroa. Oinarrizko Hezkuntzan ezartzen dira hezkuntzarako bizi guztirako oinarri sendoak eta irakurketa funtsezkoa da ikasteko prozesuan. 

“Irakurketa Estrategia ikastetxeetara” ubidearen bidez  irakurketaren tratamenduari aurre egingo diote eta programazioan txertatzerakoan ikasleei irakurketaren oinarrizko prestakuntza bermatuko die eta etorkizuneko garapenaren oinarriak irakurle trebe gisa jarriko ditu. 

Aurtengo ikasturtean irakurketak pisu handia izango du formazio planean, hori dela eta, ikasturtean zehar irakurketaren inguruko formazio gehiago egingo dira eskolan.