Orokietan Baratza IkasgeLab proiektu berria martxan jartzera goaz. Baratza IkasgeLab guztion proiektua izango da eta denok batera, ikasle, irakasle eta familien artean osatuko dugu. Baratzeko eremua egokitu beharra dago eta horretarako guztion laguntza beharko dugu.
Laguntza lan taldeak antolatzeko deialdi ezberdinak egingo dira eta lanak pixkanaka egiten joango gara.
Haur Hezkuntzako ikasleek prest dituzte beraiek ereindako landaretxoak. Baratzean landatu ahal izateko, bankaletako lurra egokitu beharra dago, eta horretarako lehen deialdia egingo dugu urtarrilaren 30erako (larunbata).
Deialdi honetan edo aurrerago egingo direnetan laguntzeko prest bazaudete, mesedez bete jarraian duzuen galdetegia.
Elkarrekin, Baratza IkasgeLab bikaina osatuko dugu.