Gaur otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure eskolako Baratza ikasgeLab-en hezegune bikaina dugu eta honetan lanean aritzeko prestatzen ari gara.

Hezeguneaz gain, baratze – mailak ditugu eta aurreko larunbatean egin genuen familien deialdia arrakastatsua izan zen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, euria goian-behean, 20 familiakide inguru aritu ziren lanean jo eta su. 

 2 txandatan 5 baratze-maila ia erabat hustu, hondar eta konposta nahastuz bete eta HHkoek geletan erein dituzten landare hazientzat lurra prestatu zen. 

Ikastetxearen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu burututako lan bikainagatik, eta batez ere, baldintza ezeroso horietan lanean aritzeko grina eta ilusioa erakutsi izanagatik. 

Aurrerantzean ere izango dira deialdi gehiago eta beraietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Beraz, adi hurrengo deialdiei!