Astearte arratsaldean Baratza IkasgeLab-en laguntzeko 3. hitzordua egin genuen. Izandako erantzuna ikusita, hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten familia eta ikasle guztiei, asko izan baitziren gerturatu zirenak. Gogor aritu ziren lanean txikiak zein handiak, karretila, pala, eskuaira, mailu eta egurrekin. Lurreko hiru bankal berri prest utzi zituzten, eta basa fruituak landatu, txabola egurrez forratu eta belar metak egin zituzten, besteak beste.
Laugarren mailako ikasleak ere hasi dira landaketa berriak egiten 2. eta 3. bankaletan. Landareak proiektua lantzen ari dira eta Baratza IkasgeLab-ek aukera bikaina eskaintzen die bertan ikasi eta ikasitako guztia praktikan jartzeko.
Ikasleek lanean jarraituko dute eta familientzako deiadi gehiago ere egingo ditugu aurrerago, pixkanaka proiektua gauzatzen joan dadin.
Eredugarria da ikas komunitateak duen inplikazioa proiektuan, oso pozik gaude.
Mila esker asteartean ere laguntzen egon zineten guraso eta ikasle eta irakasle guztiei, eta hurregora arte!