Joan den ostiralean, 3. mailako ikasleak hondartzara joan ziren. Ura izan da landu duten proiektua eta itsasontziek zergatik flotatzen zuten ulertzeko jakin-mina piztu zitzaien ikasleei. Urarekin esperimentuak eginez ikasitakoa aplikatzea eta trasferitzea helburu,  hondartzara joan ziren beraiek egindako  itsasontziak frogatzera eta flotagarritasunaren inguruan hausnartzera.
Bikain ibili ziren lanean, eta pozik itzuli ziren eskolara.