Orain dela aste batzuk, HH2ko geletan baratxuri haziak erein genituen. Baratzeko arduradun Iñakik eta LH6ko ikasleek baratzean zuloak prestatu eta ureztagailuak urez beteta utzi zizkiguten.
Joan ginenean dena ihintzez bustita zegoen eta baratxuriak landatu genituen. Lurra ere heze zegoen, beraz, ez genituen ureztatu behar izan.
Eguzkiak lagunduta handi-handiak egingo direla uste dugu. Hala izan bedi!