Eskolako liburutegia erreferentziazko leku garrantzitsua da ikastetxeko irakasle zein ikasleontzat. Zergatik? Leku ezin aproposagoa delako lanean lasai aritzeko, ikasleen irakurzaletasuna bultzatzatzeko, lasai irakurtzen egoteko, ipuinak entzuten egoteko, gai desberdinei buruz informazioa aurkitzeko…
Urterik urte leku eroso, goxo eta atsegin bat sortuz joan gara, eta horrekin batera, liburutegiaren ezagutza eta erabilera bultzatu ditugu. Horregatik, Lehen Hezkuntzako talde guztiak astean behin gutxienez liburutegira joaten dira. Liburutegiko arduradunaren edo tutorearen laguntzaz, liburuak maileguan hartzen dituzte ikasleek, eta liburutegian gustura irakurtzen egoten dira.