Atzo HH4ko ikasleak biotopora joan ginen hegaztiak ikustera. Eskolan, hegaztien inguruko proiektu batean murgilduta gabiltza eta ikasitakoa gure inguruetan ikusteko eta aztertzeko aukera izan genuen. Biotopora bidean txorien etxeak ikusi genituen eta baita ahateak eta antzarra ere. Bost kilometroko ibilbide zoragarria izan zen!