Aurreko astean Esloveniako hiru irakasle izan genituen gurekin. Dobrovo izeneko herri bateko eskolatik etorri ziren gure lan egiteko modua ezagutzera.
Hasteko, ibilbide gidatua egin genuen LH, HH eta baratzea ezagutzeko. Ondoren, geletan sartzeko aukera izan zuten eta gure ikasleak azalpenak ematera animatu ziren. Ingelesez hitz egitera ere ausartu ziren batzuk.
Dobrovoko eskolan IKTak erabiltzeko proposamenak jaso nahi zituztenez zenbait jarduera ikustera gonbidatu genituen. 2.mailan Beebot-a, 3. mailan pantaila berdea, eta 4. mailan Lego Wedo eta Stop Motion, besteak beste.
Oso aberasgarria izan dela onartu ziguten. Izan ere, beraientzat aplikagarriak diren jarduerak Esloveniara bueltatu bezain laster jarriko dituzte martxan.
Oso pozik gelditu ziren eskola eta ikasleak ezagutu eta gero.
Agur eta hurrengora arte, lagunak. Edo beraiek esaten duten bezala, Adijo!!