Albiste hau martxoko azken astekoa da.

MUSIKA ETA DANTZAZ BETERIKO ONGI ETORRIA

Igandean abiatu ginen Sandanskirantz (Bulgaria) Orokietako 2 irakasle. “Explore, Learn and Protect Our World!” proiektuaren barruan. Purvo Osnovno school “Kliment Ohrsidski” eskola ezagutzeaz gain, Bansko herriko eskolarik zaharrera eta beraien hitzetan “hoberena” ezagutzeko aukera ere izan dugu.

Dagoeneko dakizuen bezala, batzen gaituen proiektuaren helburu nagusia, ingurumen-hezkuntzako programak ikasgelatik kanpo garatzea da eta kanpo espazioak ikasketa guneak bihurtzea.

Dena prest zuten gure etorrerarako eta lan handia egin dute azkenaldian musika eta dantzaz beteriko egin ziguten ongi etorria antolatzen. “Our future aim: eco-schools” izenburupean ikasleekin jasangarritasuna lantzearen garrantzia agerian geratu da eta urratsa txikiak ematen jarraitu beharko dugu etorkizun garbiago bat eraikitzen jarraitzeko. 

Ziur gaude, oraingoan ere, ideia interesgarriekin itzuliko direla.