Martxoaren 28an izan zen urteko eTwinning sarien banaketa. Aurreko ikasturteetan hainbat sari jaso izan dugunez, ezaguna genuen ekitaldi hau. Aurtengoan, hiru sari jaso ditugu, eskolan aurrera eramandako hiru eTwinning proiekturi dagozkienak. 

Proiektu hauei esker, gure ikasleek Europako beste herrialdetako eskolekin batera hainbat proiektu gauzatzen dituzte. Atzerriko ikasleekin idatziz zein ahoz komunikatuz ekintzak aurrera eramaten dituzte. Atzerriko hizkuntza modu erreal eta esanguratsu batean lantzeko aukera paregabea da hau.

ETwinning sareak, proiektu bakoitza baloratzeaz gain, eskolek proiektu mota hauetan egiten duten lana aitortzen duen sariak ere banatzen ditu. Sari horiek eTwinning School sariak dira eta urte betez mantentzen dute izendapen hori sarituak diren eskolek.

Orokietak eTwinning School saria ere lortu du. Erkidegoan zazpi eskola bakarrik izan dira aitortza hori lortu dutenak.

Zorionak proiektuetan parte hartu duzuen ikasle guztiei, eta, nola ez, Orokietari!