Iritsi da aurtengo Durangoko Azoka ere. Eta aspaldiko partez, erabateko normaltasunean.

Abenduaren 7tik 11ra bitartean, euskal literaturak, musikak eta kulturak, tokia hartuko du Durangoko Landako gunean.

Hainbat gune izango dira bertan eta programazio aberats eta interesgarria dago prestatuta, bai haurrentzat baita gazte eta helduentzat ere.

Emaiozu begiradatxo bat egitarauari eta hurbildu zaitez Durangora!