LH3ko ikasleak e-twinning proiektu batean parte hartzen ari gara, Grezia, Italia eta Granadako eskolekin batera.
Proiektuak “Fruits in stream” du izena eta, izenburuak dioen bezala, fruten inguruan jarduera desberdinak egingo ditugu.
Hasteko, elkar ezagutzeko bideodeiak egin ditugu.
Horrez gain, proiektuari buruzko logoak sortu ditugu, eta partaide guztien artean bat hautatuko dugu proiektua irudikatzeko.
Aurrerantzean izango duzue horren berri.