Aurten ere, Eskolen Arteko Hazi Sarean parte hartzen ari gara eta aurreko astean Zaldibian elkartu ginen.

Orokietarekin batera, 12 ikastetxek parte hartzen dugu proiektu honetan eta topaketa hauetan bakoitzaren esperientziak partekatu ditugu. Hazi trukaketa egiteko ere aprobetxatu dugu momentua.

Sare honen helburua, denon artean elkarlanean eskola baratzeetan landatu ahal izateko bertako barietateen haziak lortzea litzateke, kasu batzuetan galtzear egon daitezkeen hazi bereziak berreskuratzearekin batera.

Ikastetxe bakoitzak hazi barietate bat edo gehiagoren ardura edo zaintza hartu eta ziklo osoa lantzen du, hazia erein, landarea zaindu, fruitua bildu eta berriz ere hazia erauzi.

Ondoren, maleta ibiltari baten bidez, haziak trukatzen ditugu ikastetxez ikastetxe, gero hazi horiek gure baratzean erabiltzeko.

Oso proiektu interesgarria da eta ilusio handiz gabiltza.