Azken urteetan bezala aurten ere Orokietako ikasleak e-twinning proiektuetan parte hartzen ari dira, Europako hainbat herrialde eta ikastetxeekin elkarlanean. Turkia, Grezia, Errumania eta Italiako eskolekin besteak beste.
Hiru proiektu jarri ditugu martxan eta LH3, LH5 eta LH6ko ikasleak ari dira lan horretan buru belarri. Proiektutan lantzen diren gaiak gaurkotasun handikoak dira gaur egungo gizartean eta hezkuntzan: STEM, Digitalizazioa, Inteligentzia artifiziala, Ingurumenarekin arduratsua izango den etorkizuna…
Hauek dira proiektuen izenak eta beraien logoak: Young Explorers in the Digital Stem World, Environment Friendly Citizens: A Responsible Future with Recycling eta Explore the Oceans with Artificial Intelligence and STEAM-Blue School.


