LH3B gelakoak atzo, azaroaren 6an, Eguneko Zentrora joan ginen. Elikagaien inguruko proiektuarekin gabiltzanez, ideia ona iruditu zitzaigun beraiekin batera bizkotxoa egitea. Udazkena denez eta gure baratzan kalabaza bikainak ditugunez, kalabaza bizkotxoa egitea bururatu zitzaigun.
Bertako aiton-amonek esku zabalik hartu gintuzten. Arrautza, kanela, irin eta kalabaza artean, elkarrekin goiz goxoa pasatzeko aukera parebagea izan zen. Sukaldaritzaz gain, kontu zaharrak entzuteko, abesteko eta dantzatzeko tartetxoa ere izan genuen.
Bizkotxoa goxo-goxoa zegoen!
Gure eskolara etortzeko gonbidapena egin genien gero.
Badakizue Orokietako ateak zuentzat ere zabalik daudela!