Badakizue zein den Katrina?

HH5ekoek bukaera ezin hobea eman diogu gure proiektuari.

 “Zein da Katrina” izan da proiektua.

Gure ohiturak eta Mexikokoak alderatu ditugu Gau beltzaren inguruan.

Hainbat gauza ikasi ditugu:

Zarauztik Mexikora joateko ozeano Atlantikoa hegazkinez zeharkatu behar dugula ikasi dugu. 

Eskolako ama bat etorri zaigu azalpenak ematera.

Katrina ezagutu dugu.

Katrina karetak eta kalabazak margotu ditugu.

Hiztegi berria ezagutu dugu.

Azken egunean, ostegunean, proiektuari amaiera emateko izugarrizko merienda izan genuen: guk ereindako artoarekin krispetak egiteaz gain, Mexikon jaten den “hildakoen ogia” dastatzeko aukera izan genuen.

Goxo goxoa zegoen dena!