Emakume zientzialarien lehiaketaren irabazlea

Emakume zientzialarien lehiaketaren irabazlea

2020-03-09T12:52:04+01:002020/03/09|

Atzo, martxoak 8, emakumearen eguna ospatzerarekin batera, amaiera eman genion emakume zientzialarien lehiaketari. Proiektua, ordea, ez da oraindik amaitu.

Otsailaren 11n, neska eta emakume zientzialarien egunean, eman genion hasiera gure proiektuari. Hainbat emakume zientzialari ezagutu eta aztertzera gonbidatu genituen ikasleak eta familiak. Emakume hauen argazkiak eta haiei buruzko informazioa ikusgai egon dira eskolako sarreran, guztia nahasirik ordea. Ikasle eta familiek datu hauek ordenatu eta txartel batzuk bete behar izan dituzte lehiaketan parte hartzeko. Datuak biltzeko beren kabuz informazioa bilatu edo egunero irratsaioan 5 eta 6. mailakoek eman dituzten pistak jarraitzeko aukera izan dute.

Fitxa guztiak jaso ondoren, partaideen artean Eureka! Zientzia museorako sarreren zozketa egin dugu eta irabazlea Manex Agirre izan da! Zorionak!

Ez dugu bukatu, hala ere, gure proiektua. Ikasle talde bat Txikipedian emakume zientzialari hauen biografiak sortzen ari da, eta halaxe jarraituko dute  biografia guztiak osatu arte, iaz emakume kirolariekin egin zuten moduan.

Emakume zientzialariak ezagutu nahi? Hona hemen guk landu ditugunak.

Txikipedian idazten