Gure eskolako Sormen geLaben berri eman dugu aste honetan.

Asteartean, martxoak 10, Zarauzko berritzeguneak antolaturiko Urola kostako X. jardunaldietan egon da Orokieta Herri Eskola “Hezkuntza berritzen STEAM eta sormenaren eskutik” hitzaldia ematen. Jardunaldiak Orokietan bertan izan dira eta hitzaldiaren ondoren partaideek tailer batean parte hartzeko aukera izan dute.

Hona hemen hitzaldietako argazki batzuk.