Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna den honetan,  Orokieta Herri eskolan aldarrikapen eguna izan da. Goizean goizetik hasi dira ikasleekin Tratu ona zer den lantzen eta eskuak irudikatuz mezuak sortzen. Arratsaldez aldiz, urtero bezala, komunitateko partaide guztiak irudikatuz, zinta dantza egin dugu. Egindako leloak irakurri eta itsatsi ondoren, bertso eder batekin eman diogu amaiera egunari.
Jarrai dezagun egunero Tratu Onean hezten.
Indarkeria matxistarik gabe, aske!