Asteazken honetan Orokietako Ingurumen Batzordeko ekoordezkariak diren ikasleak Zarauzko Eskolarteko Foroan parte hartu zuten.

Bertan, Zarauzko ikastetxe guztietako ikasleak bildu ziren eta Agenda 2030ean datozen bi ikasturtetan zein gai landuko duten aurkeztu zitzaien, “Zarauzko kontsumo ereduak” izango da.

Hasieran, udaletxeko Ingurumen Teknikariak udalak gai honen inguruan hartutako neurriak eta etorkizunerako duen plangintza azaldu zien gure ikasleei. 

Ondoren, Agenda 2030 aurrera eramateko udalak kontratatuta duen enpresako kideak gaia aurkeztu zigun eta ikasleekin horren inguruko elkarrizketa bat izan zuen. 

Azkenik, talde txikietan jarri eta diagnostiko bat nola egin jarri zuten martxan.

Orain, ikastetxe bakoitzak bere lanketa egin eta maiatzean egingo dugu berriz elkarjartze bat guztiok bilduta,

ZORIONTZEKOA izan zen gure ikasleen parte hartzea nahiz eta foroko txikienak izan.