Ostiralean, seigarren mailako ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia museoan izan dira. Unibertsoa proiektua bukatu berri dute eta ikasitako gauza asko ikusteko aukera izan dute planetariumean. Jarraian  kimikaren magia tailerrean parte hartu dute eta  Orokietan  zientzia astean murgilduta gaudenez, tailer ezin hobea izan da.

Primeran pasa dute, argazkiak ikusi besterik ez dago.