Aurreko asteazkenean, Orokietak Euskadiko Confintean hartu genuen
parte 1go aldiz Urdaibaiko Ekoetxean.
Aurretik kontatu izan dizuegun moduan, aurten Euskadiko Eskola
Jasangarrien Sarean parte hartu dugu eta ikasturte osoan egindako
lanari bukaera emateko, Confinta ospatzen da urtero.
Confinta hitza bera, arraro xamarra da baina ulertzeko, egindako lanaren
berri ematea edo zabaltzea litzateke azken finean. Beraz, aurretik
Ikastetxeko Confinta ospatu genuen eta aste honetan berriz,
Euskadikoa.
Bertara, LH6ko bost ikasle joan ziren eta Euskadiko beste ikastetxe
mordo batekin elkartu ginen. Ikasturte honetan landu dugun gaia, gure
pasiloetan pilatzen den arropa kopuru handiarekin zer egin izan da.
LH6ko ikasleek lan handia egin dute gai horren inguruan eta horren berri
eman zuten gure ordezkariek.
Paraje ederrean, egitarau oparia izan genuen, hala nola, hitzaldiak,
tailerrak, talde dinamikak, hamaiketakoa, bazkaria…
Nahiz eta ikasle guztietatik txikienak izan, ia denak DBH eta Batxilerreko
ikasleak ziren eta, oso ondo moldatu ziren eta egun ederra pasa
genuen. Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta datorren ikasturtean
ere, errepikatzeko asmoatan gara.
Eskerrik asko eta zorionak gure ikasleei egindako lan bikainarengatik.