Azken aste honetan Orokietan ere, geletan LGTBIQ+ kolektiboaz lanketa eta
hausnarketa egiten jardun gara. Mundu osoan, 2.005. Urtetik, maiatzak 17a aldarri
eguna da. LGTBIQ+ kolektiboak jasaten dituen indarkeria mota guztiak zalatzeko eguna,
alegia.
Orokieta Herri Eskola osatzen dugun komunitate osoak, bat egiten dugu aldarrikapen egun
honekin eta horren adierazle gisara, gaur bertan Lehen Hezkuntzan nahiz Haur Hezkuntzan
osatu dugun ostadar bateratuaren argazkia da, NAIZENA NAIZELA ONARTUA lelopean.
Ondoren geletan landutako hainbat abesti ere dantzatzeko parada hartu dugu.
Lan handia dago oraindik egiteko eta bidea nekeza izan arren berdintasuna, askatasuna eta
elkarrekiko errespetuzko harremanak sustatzea da guztion nahia eta itsasargia. Jarrai dezagun
bada, gizarte justuago baten aldeko aldarriei eusten txiki txikitatik hasita!