Martxoaren 8aren harira, aurten ere proiektu bat osatu dugu eskola osoan lantzeko. Helburua, emakumeek gizarteko alor desberdinetan duten ikusgarritasuna bultzatzea eta haien lana ezagutaraztea da.

Aurtengo honetan, euskal emakume idazle eta ilustratzaileak aukeratu ditugu. Hogeita bat euskal idazle eta ilustratzaile hautatu ditugu eta haien inguruan lanketa egingo dugu aste honetan zehar. Etxeetara ere informazioa bidali zaizue eta zuek ere proiektuan parte hartu dezakezue zuen ekarpenak eginez edo seme-alabekin partekatuz.

Hainbat ekintza egingo ditugu, eta horietako bat lehiaketa izango da. Lehiaketan parte hartzeko, emakumeen lehiaketako fitxa bete beharko da eta eskolako idazkaritza aurrean dagoen kutxan sartu beharko da.  Martxoaren 8an, lehiaketako asmatzaile guztien artean egingo den zozketarekin amaituko da proiektua.
Bestetik, proiektuan landutako idazle eta ilustratzaile bana elkarrizketatuko dituzte ikasleek Orokieta irratian, eta martxoaren 8an bertan entzungai izango ditugu.
Amaitzeko, iaz bezala ikasleek emakume idazle eta ilustratzaile hauen biografiak idatziko dituzte Txikipedian.
Animatu eta parte hartu ezazue gurekin batera proiektu interesgarri honetan.