Duela egun batzuk Berria egunkarian Mantangorri gehigarria egiten duten lagunak etorri zitzaizkigun bisitan. Gure urmaelari eta bertan agertu ziren karramarro gorriei buruzko erreportaje bat egitera etorri ziren. Gure urmaela erakutsi genien,  egiten ari garen proiektuari buruz galdetu ziguten eta argazki batzuk ere atera zizkiguten. Ikasleak oso gustura aritu ziren egiten ari diren lana erakusten.

Gaurko Mantangorri gehigarrian atera da gure erreportajea. Aukera baduzu irakurri, merezi du eta.

Mila esker Berriari, eta Mantangorrikoei, jarritako arretagatik.