Gaur goizean, euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarrien dokumentua onartuko da Eusko Legebiltzarrean. Hitzarmen horrek sortzen digun kezka eta ezinegona adierazteko, bat egin dugu Orokietako klaustroaren gehiengoak gaurko deituta zegoen lanuztearekin.

10:30ean ikastetxe aurrean kontzentrazioa egin dugu irakasle zein hainbat familiak ere, Eskola Publikoaren aldeko aldarria egiteko.

Mila esker babesa agertu duzuen guztioi.