Oraingo albistea 1. mailatik iritsi zaigu. 1. mailakoak eta 5. mailakoak proiektu berarekin dabiltza eta aste honetan guraso baten bisita izan dute. Hona hemen zer idatzi diguten 1. mailakoek:

Gorputza gaia lantzen ari garenez,  gurasoak gelara etortzera gonbidatzen gabiltza. Oraingo honetan Galder Gonzalez izan dugu gure artean. Gizakiak bere garapenean zehar egindako aldaketei buruz hitz egin digu. Berezitasun bezala, kontatu digu gizakia tximinotik datorrela eta pixkanaka-pixkanaka, milaka urtetan zehar, aldaketak izan ditugula. Adibide bat jartzearren, zuhaitzera igotzeko gaitasuna galtzen joan garela. Oso azalpen interesgarriak eman dizkigu eta gauza pila bat ikasi ditugu. 

 Eskerrik asko, Galder!