Gaur goizean LH1 eta LH3ko ikasleak Donostiako Kursaalera joan dira musika kontzertu bat entzutera. Maurice Ravel musikari ziburutarraren obra ezagunena entzuteko aukera izan dute, Boleroa hain zuzen. Munduan gehien interpretatutako piezetako bat da gaur egun ere.

Euskadiko orkestrak haurrentzat egokitutako kontzertua eskaini du, Ravelen txotxongilo erraldoi batekin eta haurrei gorputz-perkusio koreografia bat proposatuz.

Kontzertu bikaina entzun ondoren, egun pasa ederra egiteko aprobetxatu dute Donostia inguruan.