Aste honetan ere zorteko gara! 4 saski eder banatu ditugu gure ikasleen artean.

Azaloreak, espinakak, azelgak, erremolatxak, kogolloak, letxuga gorriak, perrexila, ilarrak, tipulak, aurreneko azenarioak eta lehen patata jaso ditugu.

Ane, Eric, Inhar eta Niko izan dira aste honetako sarituak. Zorionak denori!

Datorren astean izango da azken zozketa, beraz, adi egon irratiari!