HH3D gelako ikasleak baratzera joan ziren atzo, eta a ze nolako sorpresa hartu zuten! Izan ere, 6. mailako ikasleak batukada egiten ari ziren musikako irakaslearekin.

Zeinen ongi pasa zuten guztiek, batzuek entzuten eta besteek bapateko ikusleen aurrean jotzen.