Azkenenean lortu dugu aurten Inauteri jaia ospatzea, a zer nolako poza!
Euskal Inauteriak dira aurtengo gaia, eta maila guztietako haurrek Euskal Herriko hainbat herritako mozorroak jantzi dituzte:
HH2 eta 3 urteko haurrak Kaskarotak izan dira; HH4 eta 5 urtekoak, Kaldereroak; LH1 eta 2ko ikasleak Mamoxorroz eta Txatxoz jantzi dira; LH3 eta 4an Bolantak eta Puskebiltzeak izan dira, eta azkenik, LH5 eta 6koak Zipoteroz mozorrotuko dira.
Tartean ezustean sorgin koadrila bat ere azaldu da eta dantzan, umeak zirikatzen edo txalaparta jotzen ibili dira.
Goizean zehar, ziklo bakoitzak mozorroari loturiko dantzak egin dituzte beste haurren aurrean. Dantzak egin ondoren, txokolate beroa eta bizkotxoak banatu zaizkie. Eta ondoren, disko festa eta dantza. Plan ederra, ezta?
Musika, dantza eta jai giroa ez dira falta izan gaurko egunean!