Egun hauetan zehar, HH5eko eta HH2ko ikasleek argazkiak bidali dizkigute baratzera egindako bisita eta landaketak erakutsiz.
HH2ko ikasleek Olentzerok geletan utzitako baratxuriak lurrean sartu zituzten, tarteka ureztatzen joan dira eta ikaragarrizko landareak hazi zitzaizkien. Ondoren gelatik baratzera eraman eta Iñakiren laguntzarekin landatu egin zituzten. Asko gozatu zutela esan digute.
HH5ekoek ere lan ederra egin zuten Iñakiren laguntzari esker, eta bueltatzeko gogoz direla esan digute.