Euskaraldian parte hartzeko modu ugari daude, eta gure ikasleak, 16 urte ez izan arren, hainbat ekintza egiteko prest daude. Eskola girotze aldera, Euskaraldiaren hizki erraldoiak margotu dituzte, ondoren euskarari buruzko leloak asmatu eta hizkietan itsasteko.
Horretaz gain, Goazeneko abestiari koreografia jarri eta jolas orduetan dantzan aritu dira, dantzarekin eta euskararekin gozatuz.