Orokieta telebista martxan da!
Eskolan egiten diren ekintzen berri emateko ikasleekin telebistako albistegi laburrak sortzen hasi gara urte berriarekin batera. Ikasleek ahozkotasuna lantzeko tresna bikain eta erreala dugu martxan. Etxetik gure albistegia jarraitu nahi baduzue, orokietako webgunetik sarbide zuzena duzue IRRATIA ETA TELEBISTA NAHIERAN atala sakatuz.
Albistegien helburua ikasleek ahozkotasuna lantzea da ahalik eta egoera errealenean. Hori dela eta, albistegiek ez dute egutegi finko bat izango, proiektuak gauzatu ahala ikasleen ikasketa prozesuaren arabera sortuko dira.
Ziur ikasleei egitea adina gustatuko zaizuela zuei ikustea!