Dakizuen bezala, hasiak gara Elena Odriozola ilustratzaileari buruzko tertulia lantzen. Aste osoan zehar, eskola guztiak artista handi honen biografia landuko dugu geletan, berak ilustratutako hainbat lan aztertu, eta gu ere artista bihurtuko gara, zergatik ez.

Aste honetan zehar, gela ezberdinetako haurrek liburutegira egin dute bisita, eta Elenak ilustratutako ipuin eta liburuak ikusi dituzte eta haiekin gozatu.