Duela bi urte hasi ginen Orokieta herri eskolan zientzia astea ospatzen. Lehen urtean aurrez aurreko azoka egiteko aukera izan genuen, baina osasun egoera dela eta, aurreko urtean eta aurtengoan ere ezin izango dugu horrelakorik antolatu.

Eskola osoa murgiltzen gara aste betez zientzian eta denek esperimentu ezberdinak eginez, gai ezberdinak lantzen ditugu. Metodo zientifikoa aplikatuz, aurrez hipotesiak egin, zer gertatuko den pentsatu eta ondoren esperimentuak eginez, pentsatutakoa betetzen den edo ez ikusteko aukera dugu.

Primerako esperientzia da hau ikasle eta irakasleentzat eta denok ikasten dugu asko.

Familiak ere proiektu honetako parte izan zaitezten eta azoka ezin dugunez egin, aurtengoan, aurrekoan bezala eguneroko bat egingo dugu eta bertan, egindako esperimentuak jarraitzeko aukera izango duzue.

Adi! aste honetan zehar, egunero, gure kuadernotxoa ikusteko aukera izango duzue gure web orrian.