Lau urteko ametsaldiaren ondoren, 2020an komunitateak, Haur Hezkuntzako txikienen behar eta nahietara espresuki egokitutako patioaren diseinu berria egin zuen.  Azkenik, 2024ko udan jarriko da martxan Orokietako Haur Hezkuntzako patio berria. Elementu naturalez hornitutako patioa izango da eta naturarekin erlazionaturiko material eta jokoek osatuko dute. Patioa hiru zatitan banatuko da: bi urtekoentzat gune berezia, hiru urtekoentzako hondar gunea eta haur hezkuntzako ikasle guztiek erabili ahal izango duten espazio zabala. Bertan, kulunka, ur mahaia, antzerki gunea, balantza, balio anitzeko egurrezko egiturak eta eremu lasaiak egongo dira.
Lau urtean behin amets egiten du Orokietak eta horrelako proiektu zoragarriak aurrera ateratzen dira familia, ikasle eta irakasleak lan eginez elkarlanean. Datorren ikasturtean, berriz ere, amets egingo dugu.
Irrikitan gaude patio berria estreinatzeko eta jolasean gozatzeko!