Saharautz elkartekoak gaur goizean eskolara etorri dira elikagaien karabanarako bildu duguna jasotzera. Atzo mailaz maila gauza guztiak kaxetan sartu eta prest utzi genituen. Saharautz elkarteak urtero proposatzen digu horrelako ekintza batean parte hartzea; eta gu, nola ez, beti laguntzeko prest gaude!
Aurten, urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitartean bildu ditugu eskatutako gauzak. Guztira 1026kg lortu ditugu. Hunkigarria izan da Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzakoek, gurasoek zein irakasleek, guztion artean bildutakoa ikustea.

AUPA GU ETA GORA SAHARA!