Duela egun batzuk Flandriako 36 hezkuntza zuzendari Euskal Herrira etorri dira Euskal Hezkuntza sistema publikoa ezagutzera. Aste batean zehar, LH, DBH, Lanbide Heziketa eta EHU ezagutzen egon dira.
Joan den asteartean, Orokietan izan ziren, besteak beste familien parte-hartzea, Sormen geLaben metodologia, EABA matematika eta CLIL metodologiaren inguruan nola lan egiten dugun ikusten. Goiz erdia Orokietan pasa ondoren, Lizardi ezagutzera joan ziren.
Flandriako hezkuntza sistemak eta gureak dituzten ezaugarrien inguruan hausnartzeko aukera baliatu genuen, baita elkarrekiko harremanak sortzeko ere. Datorren ekainean, Flandriako hiru ikastetxetako zuzendari Orokietan izango dira jobshadowinga egiten, eta guk ere hango eskolak ezagutzeko aukera izatea espero dugu.