Gaur goizean, 6. mailako ikasle talde bat Arraio irratira joan da bertan irratsaio bat grabatzera.
Dakizuen bezala, duela gutxi Arraio irratiak 17 urte bete ditu emititzen hasi zenetik, eta urteurren horren harira, guk ere ospakizun horretan parte hartzea erabaki dugu. Gaurko irratsaioa eskolako irratian egin beharrean, Arraioren egoitza berria den Hiruputzu gaztetxera joan gara. Bertan, Iraitz irratiko arduradunak harrera egin digu eta instalazio guztiak erakusteaz gain, irratiaren historia eta funtzionamendua azaldu dizkigu.
Irratsaioa ederki joan da, eta oso gustura egon dira ikasleak, baita irakasleak ere.
Mila esker, Iraitz, eta mila esker Arraio, ematen diguzuen aukera paregabeagatik!