Azken aste hauetan, HH5ekoak Lehen Hezkuntzako espazioak eta dinamikak ezagutzen hasi gara.
Lehenengo bisitan, sormen gela ezagutzeko aukera izan genuen, eta baita sukalde berrian kroasaint goxo-goxo batzuk prestatzekoa ere. Esperientzia oso aberasgarria eta dibertigarria izan zen denontzat!
Hau ez da hemen amaitzen: hurrengo asteetan datorren urtean izango dituzten gelak bisitatzera ere joango gara, pixkanaka Lehen Hezkuntzako giroa gertutik ezagutzen joateko.
Bizipen politak izaten ari dira, eta gure txikien artean dagoeneko pizten hasi dira datorren ikasturteari begirako jakin-mina, ilusioa eta gogoa.





