LH6ko 6 ikasle eta 2 irakasle etorri gara Eslovakiako Sliač herrian dagoen Základná škola Andreja Sládkoviča, eskolarekin elkarlanean parte hartzera.
Goizetan, eskolan hainbat jarduera egin ditugu bertako ikasleekin batera: Eslovakiako sukaldaritza ezagutzeko tailerrak, eskulan tradizionalak, jolas desberdinak eta Ozobot robotekin robotika saioak, besteak beste. Arratsaldetan, gure ikasleak bertako familien etxeetan egoten dira, eta han kultur trukea gertutik bizitzeko aukera dute. Familiek eta ikasle anfitrioiek hainbat ekintza eta bisita kultural antolatu dizkiete, Eslovakiako ohiturak eta bizimodua hobeto ezagutzeko.
Esperientzia oso aberasgarria eta dibertigarria izaten ari da denontzat.
Erasmus bidaia hau aukera paregabea izaten ari da hizkuntzak praktikatzeko, kultura berriak ezagutzeko eta nazioarteko lagun berriak egiteko. Ez zaie esperientzia berehalakoan ahaztuko!
Astelehenean izango dituzte bai , hainbat kontu eta abentura eskolan kontatzeko!
Mila esker bertako irakasle, ikasle eta familia guztiei, hain harrera beroa egiteagatik!





