Hirugarren mailakoek gogotsu heldu diote opor osteari eta URA proiektu berria aitzakitzat harturik, Tolosaldeko Baliarrain herriko Ibiur Urtegia eta Araztegia bisitatu dituzte. Euriari muzin egin eta babesetik egoteko aukera ederra izan dute Araztegiko laborategiak ezagutuz. Dena den, eguzkiak keinu txikiak egin dizkien aterguneak goxatu dituzte eta ur zikinak zer prozesu eta tratamendu jasotzen dituzten ikasten egon dira, erabat motibaturik.

Autobusean, itzuleran, dutxaren ur erabilera gora eta behera hizketan etorri dira eta zin egin dute aurrerantzean ur gutxiago erabiliko dutela. Gaurko jakintzak egunerokoan balio izango dietelakoan, ilusioz eta gustura itzuli dira. Jarrai dezazuela horrela!