Asteburu honetan izan dira Cuencan nazioarteko Ikas-Komunitateen X. topaketak. Bertan, Hezkuntzaren inguruan aritzen diren hainbat ikertzaileren ikerketen emaitzak  entzuteko aukera paregabea izan genuen, baita beste ikastetxeetako esperientzietatik ikastekoa ere.
Gizartearen eta hezkuntzaren eraldaketara zuzendutako hezkuntza-jarduera arrakastatsuetan oinarritutako proiektua da Ikaskuntza Komunitateak, mundu mailako ebidentzia-zientifikoek dioten bezala.
Urte asko daramagu proiektu honetan murgildurik eta Orokieta Herri Eskolako esperientzia ere bertan aurkeztu genuen, talde elkarreragileetan robotika nola lantzen dugun azalduz, hain zuzen ere.
Asteburu benetan interesgarria izan da!