Aste honetan LH2ko ikasleek azalpen ezin interesgarriagoak entzuteko aukera izan dute, Xabier Alberdi aditu zarauztarra etorri delako eskolara. Xabier Albaola Elkarteko Ikerketa Ataleko zuzendaria eta Untzi Museoaren zuzendari zientifikoa da. Halaber, Elkano Fundazioari aholkuak ematen dizkio eta ikerketa historiko-arkeologikoko hainbat proiektu garatzen ditu.

Oraingo honetan, LH2koak Zarautz proiektua lantzen ari direnez, Zarauzko historiari buruzko azalpenak ematera etorri zaigu.

Kontu benetan interesgarriak aipatu dizkigu eta asko ikasi dugu. Mila esker, Xabier!