Hezkuntza sailak sortu duen Ikaslab sareko topaketa Orokieta Herri Eskolan egin da otsailaren 11an.

Badira 3 urte Hezkuntza Sailak lan egiteko modu hau martxan jarri zuela. Gaur egun hainbat ikastetxe publikotan ezarri da Ikaslab ikasgela; Urola Kostan Lizardi BHIn eta Orokietan hain zuzen ere.
Orokieta Herri Eskola aintzindaria izan da metodologia hau inplementatzen. 2019an sortu genuen Sormen geLab, EAEko lehenengo etorkizuneko gela, eta 2022an sartu ginen Ikaslab sarean. Iazko udaran berriz, berrikuntzak egin ziren Orokietan eta epe laburrean aurkeztuko zaio komunitateari gela berritua.

50 profesional elkartu ginen 👩🏻‍🏫👨‍🏫, ebaluazioari eskaini zitzaion topaketa honetan eta ikastetxe publikotako esperientziak partekatzeko tartea ere izan da. 💡📚

Horrelako saretzeak oso aberasgarriak izaten direnez, etorkizunean ere sareko topaketetan elkar ikusiko dugu.