Atzokoan, Lh4ko ikasleak Makina sinpleen proiektuaren baitan, Elgoibarko Makina Erreminta museoan izan ziren. Bertan, gure aitzindariek egindako makina-erreminta adierazgarrienak bisitatu zituzten, esaterako: tornu paraleloak, fresatzaileak, zulagailuak, arrabotak etab. Horiek guztiak martxan ikusteko aukera izan zuten, XIX.mende erdialdeko Elgoibar eta bertako eskualdeko mekanizazio-tailer bateko giroa zintzoki erreproduzituz.
Ikusgarria izan zen gure ikasleek eskolan ikasitakoa bertan nola uztartu zuten. Hala nola; torlojua, palanka, gurpila, plano inklinatua, polea… bezalako makina sinpleei esker, makina erremintak nola jar daitezken martxan. Baina museoan hauxe ere ikasi zuten, makinarik garrantzitsuena gure buruan barruan dagoela, ideia bera izatea eta sortzeko ahalegina!
Eta halaxe etorri ziren itzuleran, tren makinan, makina berriak, makinatzen!
…Triki-traka!,Triki-traka, makina sinpleak buruan bueltak








