Urte gogor honen ondoren, iritsi zaigu oporrak hartzeko garaia. Ikasturtea hasi genuenean ez genekien nolakoa izango zen aurtengo kurtsoa, nola moldatuko ginen egoera berrian, nola eragingo zigun gaitzak, nola egokituko ziren ikasleak osasun neurri zorrotzetara…
Zorionez, uste baino askoz ere hobeto joan da ikasturtea. Guztion ahalegina, gogoa eta indarra ezinbestekoak izan dira guztia ondo atera zedin.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu ikasle, familia, irakasle, begirale eta langile guztiei, egindako lana ikaragarria izan delako. Mila esker guztioi.
Datorren ikasturtea xamurragoa izango dela ez daukagu dudarik.
Bitartean, zaindu eta gozatu udan!