Dagoeneko entzungai dago nahieran Orokieta Irratiko ikasturte honetako azken irratsaioa.

Emozioz betetako irratsaioa izan da, 6. mailako ikasleek bihar bukatuko baitute Orokietako ibilbidea.

Beraiek izan dira aurtengo irratsaioetako gidari, teknikari, esatari eta baita kazetari ere, lan bikaina eginez astez aste.

Gaurko irratsaioa benetan berezia izan da gainera. Aitor Arregi zinemagilea elkarrizketatzeko aukera izan dute ikasleek, 6. mailako gurasoek ere parte hartu dute irratsaio honetan eta azken 4 saskien zozketa egin da. Zorionak irabazleei!

Amaitzeko, Arraio Irratiari eskerrak  ematea baino ez da falta, bere uhinetan gure irratsaioari tarte bat eskaintzeagatik eta beti laguntzeko prest izan direlako.

Hurrengo ikasturtean Orokieta Irratiak denboraldi berria eskainiko du. Adi seinaleari!

Zorionak Unai, Julen, Lou eta Asier!